Nortzuk gara

Pablo IBARLUZEA nazioarte mailan eskarmentu handiko aktore, zuzendari eta antzerki pedagogoa da. YINdeYAN Teatro-ko sortzailea, nazioarteko ikastaroak ematen ditu 15 herrialde desberdinetako ikasleak jasotzen dituelarik. Zuzendari bezela zenbait antzezlanen arduraduna izan da: Dxusturi Teatroa-ren “Konpota”, Pabellón 6ren ekoizpenarekin “GODOT”, Anodino Teatroa-rentzat “Zerura eroria” eta “Cirque de legume” (Irish First Festivalen (New York) epaimahaiaren saria eta Dublin Fringe Festival-en Bewleys Theatre saria). Marie de Jongh-en “AMOUR” antzezlanean (ikuskizun onenaren FETEN saria eta Ercilla saria euskal ekoizpen onenari) aktore eta Cirque du Soleil-en DRALION ikuskizunean clown aritu da.

Lapur jantzia gero!

Patricia URRUTIA London-eko Philippe Gaulier eskolan ikasitakoa eta Mar Navarro-rekin geroago, Madrilen. Antzerki ikuskizun ugaritan eta zine eta telebista ekoizpen desberdinetan parte hartu du. Hala nola, Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean “GODOT” ikuskizunean, Ramón Barearen “Orquesta de Señoritas”-en eta “Frankoren Bilobari Gutunean” Artedrama, Petit Théâtre du Pain eta Dejabú-ren hirugarren koprodukzioan, Ximun Fusch-en zuzendaritzapean. Gaur egun, Artedramaren eskutik Manex Fusch-ek zuzendutako “Hozkailua” antzezlanean dabil buru belarri.

Hortik kanpo…lapurretan bat, handik eta hemendik…

Aitor FERNANDINO Getxoko Antzerki Eskolan ikasi eta gero aktore bezela lan egin du talde desberdinetan. Hala nola, Ados Teatroa-ren “Decameron”, Txalo-ren “Pottola”; Deabru Beltzak “Les tambeurs de Feu” eta Maskarada-ren “Arkimedesen Printzipioa”. Anodino Teatroa-ren sortzaile eta aktorea bere lehenengo ikuskizunean, “ZERURA ERORIA”. 2014an Cía.Tornado-ren “GODOT” antzezlanean parte hartzen du, Pablo Ibarluzearen zuzendaritzapean.

Bitartean, kolpe handia emateko itxaropenarekin jarraitzen du.

Pako REVUELTAS duela hogei urte inguru aktore eta antzerki zuzendaria da. Urte hauetan euskal konpainia askotarako egin du lan, formatu oso desberdinetan aritu delarik. Gaur egun, “Frankoren Bilobari Gutunean” dabil aktore, Artedrama, Petit Théâtre du Pain eta Dejabú-ren hirugarren koprodukzioan, Ximun Fusch-en zuzendaritzapean (Donostia Kultur saria 2016). 2011an Huescako Antzerki Ferian obrarik onenaren saria eta MAX sarirako izendapena jaso zuen “Calla y Come” lanagatik. Zuzendu duen azken antzezlana Bilboko Arriaga Antzokiak ekoiztutako “Una Casa De Muñecas” izan da.

Eta oraindik ere sarritan lapurtu egiten diote…

Ion ZUMELAGA Klown kurtsoen zale sutsua da. Cía.nogusano-ren sortzailea eta X. Milano Clown Festival-en sarituak “A pan y agua” antzezlanarekin. Pallasos en Rebeldía-ren kolaboratzailea da eta “GODOT” antzelanaren aktorea, “Cía.Tornado”-en lehenengo obra.

Ezer gehiago esan daiteke dilistak txorizorik gabe egiten dituen pertsona honen gainean…