Cía. Tornado sortzen da tajuzko helburu batekin: ikusleak barrez lehertaraztea. Pablo Ibarluzea zuzendari, Patricia Urrutia, Aitor Fernandino, Ion Zumelaga eta Pako Revueltas aktore, “GODOT” sortu zuten. Arrakasta handia lortu zuten…eta baita kritikaren goraipamena ere.

2016an, asmo berean tinko mantenduz, kalera irteten dira euren astakeriak lau haizetara ohiukatzeko asmoz eta “LAPUR MINAK” sortzen dute. 60 minutuko ikuskizun ibiltaria eginez eta asmo honi euskaraz ekinez eta site specific izaera areagotuz. Oraingoan ere, publiko eta kritikaren aparteko harrera onarekin.

“LAPUR MINAK” Jasotako kritika:

“Pablo Ibarluzeak zuzendutako Lapur minak (antzezlanean) Aitor Fernandino eta Ion Zumelaga izan dira lapur minak Patricia Urrutia bikainaren idaritzapean, eta Pako Revueltas memelo zortekoaren rolean sartu da, ezin hobeto sartu ere, bere pailazo dohain naturalei esker. Halako kasuetan garrantzi handikoa da lekuan ekuko elementuei probetxu ateratzen jakitea, eta kasu honetan kalifikazio bikaina eman behar diegu, etxeak duen kanpoko eskailerari, ate eta leihoei atera dieten tekinagatik. Era berean, bikainak izan dira alboko aselizari, zaborretarako edukiontziari eta errepide alboko petrilari emandako erabilerak.”

BERRIA. 2017Koapirilak 24

“GODOT” Jasotako kritikak:

“Godot-en esperoan-ek azaltzen duen izaera tragikoa izkutatu gabe, aktore hauek eta zuzendari honek  jatorrizkoaren esentziara hurbiltzen gaituen ikuspegi umoristikoa gehitzen dute. Aktoreak eta zuzendariak, bestela bezala, euren lanean genialitatera hurbiltzen dira izugarrizko festa antolatzen duten bitartean.”

SAREA epaimahaiaren balorazioa (Euskadiko Antzoki Sarea)

“Behin baino gehiagotan ikusi dut, batzuen zein besteen eskutik, baina oraingo hau benetan diferentea da,  antzezleek eta zuzendariak bete-betean asmatu dutelako ezusteko tonu umoretsuan.”

Agus Perez (BERRIA)